bidaiari - bidaia aldizkaria
Munduan pasieran

Venezia berezia, Mundu Gerrako base batean


“Venezia, La Serenissima” erakusketa dago ikusgai Bordelen, munduko arte digitalaren zentrorik handienean; Bassins de Lumières aretoan, alegia. Erakusketa bera kuriosoa bada ere, eszenatokia ere deigarria da oso: Bigarren Mundu Gerran alemanek erabilitako itsaspekoen basea da.

Paretetan proiektatutako Tintoretto, Bellini, Canaletto eta beste hainbat artistaren artelanak gidaritzat hartuz, bisitariak bidaia artistikoa egingo du Gianfranco Iannuzzi sortzaile artistikoak diseinatutako Veneziako unibertsoan barrena. Kanal Handian zein kalezulo, plaza eta museoetan ibiliko da pasieran artez inguratuta. (PHILIPPE LOPEZ)