bidaiari - bidaia aldizkaria
Egin planak

Bederatzi etapatan Euskal Herriari autoz bira emateko proposamena


“Euskal Herriko Bira-Autoz egiteko ibilbide handia” Suak argitaratutako bidaia-proposamena da Euskal Herriari itzuli osoa emateko.

Bederatzi etapatan gailurrak, itsasoa, basoak, mortuak, metropoliak eta urrutiko herrixkak bertatik bertara ikusteko aukera eskaintzen du Jordi Bastart egileak.

Etapak 120 kilometro luze dira, batez beste. Azkena amaitzean 1.130 kilometroko bira osatuko du bidaiariak, gehiena bigarren mailako errepideetan zehar.

Jakina, norberak aukera dezake ibilbidea non hasi, baina liburuak Bilbo proposatzen du abiapuntu gisa.

Euskal Herriko bira-Autoz egiteko ibilbide handia

Jordi Bastart

Sua Edizioak, 2022

272 orrialde.