bidaiari - bidaia aldizkaria
Munduan pasieran

Txorimaloen azoka


Castellar herriak, Italiako iparraldean, Txorimaloen Azoka egin du berriz ere, herritarren originaltasun gaitasuna agerian utziz. Urteroko azokan, herriko lorategiak, patioak, leihoak, zelaiak eta kaleak txorimaloz betetzen dira, bertakoen zein bisitarien arreta erakarriz. Tradizionalak zein abangoardistak, txikiak zein handiak, panpin guztiak eskuz eginda daude. Eta denak dira sinpatikoak. Hegazti despistaturen bat bakarrik izutu daiteke irribarrea eragiten duten txorimaloekin. MARCO BERTORELLO