07 OCT. 2022 Munduan pasieran Jadezko itsasoa eta hango komunitateak arriskuan Simon MAINA (AFP) Klima aldaketaren eta zentral hidroelektriko berrien eraginez, %10 egin du gora urak jada Turkanan, munduko basamortu-aintzirarik handienean. Horren ondorioz, Jadezko Itsasoa deritzonaren inguruan bizi diren El-molo komunitateko kideak urte gutxiko tartean bigarrengoz lekualdatu behar izan dituzte.