bidaiari - bidaia aldizkaria

Gerrillarien pasabideetan barrena


Turistek puzgarrien gainean Guape arroila zeharkatzeko aukera dute Kolonbian, La Uribe udalerrian, Meta departamenduan. 35 metroko sakonerako arroila liluragarri hori Kolonbiako gerrillaren bidea izan zen.

2016an Estatuak eta FARC Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileek sinatutako akordio historikoari esker, pasabideok berraurkitu zituzten, kobazulo itzelak zeharkatzen dituztenak eta eguzki-izpi gutxi batzuek argiztatuak. Orain dozenaka turista abentura betean murgiltzen dira arroilan barrena. Juan BARRETO