06 OCT. 2023 Egin planak Lodosako pikillo piperrak dastatzeko, erosteko eta goresteko jardunaldiak Urriak 6-8 Pikillo piperraren kanpaina udazkenarekin hasten da, eta, hori nolabait ospatzeko, urtero festa antolatzen dute Lodosan, jatorri deitura duen produktua goresteko eta ezagutzera emateko. Aurten urriaren 6tik 8ra egingo dira jardunaldiak jai giroan. Beraz, egun aproposa da, bai bertan prestatutako piperrak dastatzeko, bai erosi eta etxera eramateko.