bidaiari - bidaia aldizkaria
Munduan pasieran

Swim for Alligator Lighthouse


Alligator Reefeko itsasargia da irudian azaltzen dena, Floridako Noticias de los Cayos Bulegoak argitaratutakoa. Swim for Alligator Lighthouse izeneko proban lehian ari dira zenbait igerilari, kayak arraunlariez inguratuta, Islamoradaren aurrean, Floridan.

8 milia eta 13 kilometroko joan-etorriko lasterketak ia 400 igerilari erakarri ditu azken edizioan. Banaka edo taldeka -bi, hiru eta lau lagunez- parte har daiteke.

Urtero jasotako dirua Alligator Reef itsasargia zaharberritzeko erabiltzen da. Floridako kaietako antzinako sei itsasargietako bat da; 150 urte inguru dituzte eta jada ez dira beharrezkoak nabigaziorako.