05 JAN. 2024 Egin planak Zubietatik Iturenera, Iturenetik Zubietara Urtarrilak 29-30 Urtero bezala, urtarrileko azken igandearen ondorengo astelehen eta asteartean, Ituren eta Zubietak inauteriak ospatuko dituzte. Hartza, piztiak, ahariak... eta, batez ere, joaldunak izango dira. Astelehenean Iturenen elkartuko dira eta, biharamunean, berriz, Zubietan. Ikusgarria da inauteri hauetan sortzen den iruditeria eta giroa. Batik bat, zalapartaka herrien arteko basoa zeharkatzen dutenean. Nafarroako Interes Kulturaleko Ondasun eta Interes Turistikoko Festa izendapena dute Nafarroako Gobernuaren aldetik.