bidaiari - bidaia aldizkaria
Munduan pasieran

Bere sorterrira doa Koh Ker-eko jainkosa


X. mendeko jainkosa baten hareharrizko estatua baten irudia da, Koh Kerretik (Kanputxea) lapurtua izan zena. New Yorkeko Fiskaltzak urte amaieran iragarri zuen 13 khemer artelan itzuliko zituela, Angkorreko tenpluetatik hurbil arpilatuak eta New Yorkeko Arte Metropolitar Museoak gorde zituen arte nazioarteko arte trafiko-sarean galduak.