04 OCT. 2024 Munduan pasieran Apia bidea, Gizateriaren Ondareen zerrendan A. MASIELLO (Getty Images) Unescoko batzordeak Gizateriaren Ondare izendatu berri du Apia bidea, Italian. Erromako galtzadarik garrantzitsuenetako bat da, Inperioaren hiriburua eta Brindisi portu-hiria lotzen zituena, penintsula italikoaren hego-ekialdean. Erromatarrek Regina viarum (Bideen erregina) izenez ezagutzen zuten.