04 OCT. 2024 Munduan pasieran Kawah Ije sumendiaren krater urdina MUMEMORISE (Getty Images) Esaten dute laba urdina duelako sortzen dela ilunabarrean berezi egiten duen tonu urdinxka. Kawah Ijen sumendia da, 20 kilometroko diametroko galdara handi bat hartzen duen bolkan multzo batekoa. Java uhartearen ekialdean, Baliko kostaldetik oso gertu dago, 2.799 metroko altueran. Baina ez, laba ez da urdina. Sumendiak sufre kantitate handiak gordetzen ditu eta presio handian askatzen da pitzaduretatik, likido egoeran, 400 gradutik gorako tenperaturan. Ikusgarria da, baina baita arriskutsua ere, aintzira urdina bezala (munduko beroena), azido sulfurikoz eta klorhidrikoz kargatuta dagoenez, lurrun oso toxikoak sortzen dituelako.