bidaiari - bidaia aldizkaria
Munduan pasieran

Pier 39 kaia, itsas lehoien txoko turistikoa


San Frantziskoko Pier 39 kaia turismo leku ezaguna da. Azken 35 urteetan milaka bisitari erakarri ditu, itsas lehoiak ibiltzen direlako badiako uretan. Antxoa eta sardinzar saldo handia dago eta itsas lehoiek estalaldiaren aurretik behar bezala elikatzeko eta indarberritzeko baliatzen dute. Milatik gora elkartzen dira kai inguruan.