01 NOV. 2024 Munduan pasieran Alaskako glaziarrak, aurrez aurre Royal Princess ontzia. (J. Morgan/Getty Images) Royal Princess ontzian daude, Alaskako Parke Nazionaleko paisaia ikusgarriaz gozatzen. Margerie glaziarra dute aurrean. Izotzen kexuak baino ez dira aditzen. Princess Cruises enpresako Love Boat bat da. Guztira, 16 ontzi ditu, denak oso garestiak, jakina. Baina, hori bai, bezeroa aho zabalik uzten duten panoramikak eskaintzen dituzte.