01 NOV. 2024 Egin planak Planak gaztelu eta jauregi inguruetan Javi Pascual Otalora egileak liburuaren lehen orrialdean aitortzen du ez dela erraza gazteluei buruz idaztea, egiaztatu gabeko hamaika istorio ezkutatzen direlako. Milurtean eraikitako hogeita hamar gotorleku inguru errepasatu ditu idazleak. Amaiurtik Guadalupeko gotorlekura, Cortesko gaztelutik Butroera eta Erriberriko jauregitik Mauleko gaztelura. Bertatik bertara ikustera gonbidatzen ditu irakurleak, eta, bide batez, Euskal Herriko historiaren pasarte zirraragarriak ezagutzera. Gainera, eraikuntza bakoitzaren historia eta egungo egoera deskribatzeaz gain, inguruan egin daitezkeen planak proposatzen ditu. Fitxa ‘Castillos y palacios. Planes por sus alrededores’ Javi Pascual Otalora Sua edizioak, 2024 Euskal Herria bilduma 298 orrialde. Gaztelaniaz