06 DéC. 2024 Egin planak Bidaia grafiko eta literarioa, Kafka inspiratu zuen Praga hirira Historia, literatura eta bidaiak uztartzen dituen liburua da ‘Un paseo por la Praga de Kafka’. 250 argazkirekin lagunduta, Alberto Gil egileak ibilbide berezia eskaintzen du Franz Kafka inspiratu zuten hiriko txokoetan barrena. Egilearen eskutik, Kafkak ezagutu zuen Pragara bidaiatuko du irakurleak, magiaz, misterioz eta kontraesanez beteriko hirira. Literatur ibilaldi honetan, idazlearen bizitzaren eta obraren funtsezko tokiak ezagutuko ditu: jaiotetxea eta inguruko kaleak, sarritan bisitatzen zituen kafetegiak eta, batez ere, haren kontakizun ospetsuenetan eragina izan zuten eszenatokiak. Fitxa: ‘Un paseo por la Praga de Kafka’ Alberto Gil Reino de Cordelia, 2024 229 orrialde. Gaztelaniaz