06 DéC. 2024 Munduan pasieran Hilzorian dagoen hiria (Antonio Masiello | Getty Images) Civita di Bagnoregioren bista orokorra, Italian. Viterbotik gertu dagoen herri txiki bat da, Lazio eskualdean, non 11 pertsona bakarrik bizi diren. Sarbide bakarra ondoko hiritik doan pasabide bat da, 2013tik bidesaria duena. Kokapen geografiko bereziari eta Erdi Aroko eraikinei esker, hiriak turista asko erakartzen ditu, eta hainbatetan filmetarako eszenatoki ere bihurtu izan da. Civita di Bagnoregio, “hilzorian dagoen hiria”, Unescoren Gizateriaren Ondare izateko hautagaia da.