06 DéC. 2024 Egin planak ‘Miñan’ antzezlana, Ibrahima Balderen bizitzaren kronika, hamaika eszenatokitan Urriak 18-Apirilak 26 Ander Lipus, Sambou Diaby, Eihara Fernandez de Larrea eta Mikel Kaye dira ‘Miñan’ antzezlaneko protagonista nagusiak. Ibrahima Baldek ahoz eta Amets Arzalllusek idatziz kontatutako liburuaren egokitzapena da, Timberlake Wertenbaker dramagileak egindakoa eta Ander Lipusek zuzendutakoa. Luhuson aurrestreinaldia egin ondotik, Euskal Herriko zenbait herri eta hiritan ikusgai izan da Artedramaren obra. baina oraindik ere ibilbide luzea dute aurretik. Zehazki, honako hauek dira datozen egunetarako aurreikusitako hitzorduak: Lesakan (abenduaren 7an), Igorren (12an), Zornotzan (13an), Urkabustaizen (14an), Villabonan (15ean), Getxon (20an), Antzuolan (28an) eta Errenterian (29an). 2025erako ere emanaldiak antolatzen hasi dira eta, dirudienez, zerrenda luzatzen joango da denbora pasatu ahala. 2025. urtea motz geratuko zaie akaso.