06 DéC. 2024 Munduan pasieran Urre meatzariei omenaldia (George ROSE | Getty Images) Urre bila dabilen meatzari baten eskultura dago Oldtownen. Gold Country (Mother Lode Country ere esaten zaio) Kaliforniako iparraldeko eskualdea da, batez ere Sierra Nevada mendikatearen mendebaldeko hegala hartzen duena. Bereziki ezaguna da 1849ko urrearen sukar garaian etorkinen “uholdeak” erakarri zituelako, metaketa mineralek eta urre meatzeek bultzatuta.