22 JUIN 2015 Emakumezkoak Alatzne Etxaburuak hasieratik erakutsi nahi izan du zein den txapelduna J.L. Alatzne Etxaburuak irabazi zuen Gipuzkoako Abiadurako Txapelketa, Zizurkilen bertan. Lanerako bi txanda izan zituzten, eta bakoitzean 50 metro karratuko sail bana ebaki behar izan zuten. Lau neska aritu ziren lanean, eta denak batera lehiatu ziren. Bi txandatan emaitza bera izan zen. Bietan Etxaburua gailendu zen, atzetik Astondoa, Otamendi eta Galarraga sailkatu ziren. Azken horrek segarekin arazoak izan zituen aurreneko txandan, eta denbora asko galdu zuen, eta azken postu horretatik kanpo lehiaketa amaitzeko ia inongo aukerarik gabe geratu zen. Alatzne Etxaburuak bi txandak eraman zituen, eta sekulako boterea erakutsi zuen bietan. Astondoa izan zen erritmoan gehien gerturatu zitzaiona, baina hark ere ezin izan zion txapelik kendu, eta Tolosan jaio eta Zizurkilen bizi den segalariak txapelari eutsi ahal izan dio, bera baitzen atzo baino lehen ere txapelduna. Bi txandak batuta, lan guztiak burutzeko 3 minutu eta 28 segundo behar izan zituen Alatzne Etxaburuak. Astondoa sailkatu zen bigarren, 22 segundora, hirugarren Otamendi sailkatu zen 42 segundora eta Galarragak itxi zuen sailkapena, txapeldunarengandik minutu eta 23 segundora.