23 JUIN 2016 ELECCIONES: EUSKAL HERRIA Autogobernua «zapal ez dezaten» eskatu du boza EAJk, Urkullu buru, Gasteizen GARA GASTEIZ Autogobernua izan du hizpide EAJk, kanpaina bukatzeko hiru egun baino falta ez di relarik. Eta horretan aurrera egiteko baino, dagoenari eusteko, eskatuz. Gasteizko Legebiltzarreko egoitzaren aurrean bildu dira zenbait hautagai jelkide, Iñigo Urkullu EAEko lehendakariarekin batera, eta autogobernua «ez zapaltzeko» deia egiten duen plaka erakutsi dute. Urkulluren hitzetan, «orain dugun ongizatea Gernikako Estatutuari esker lortu dugu eta 35 urtean autogobernuarekin egin dugun kudeaketa-lanari esker. Funtsezkoa izan da». Igandeko hauteskunde lehian ere, «gure esku egongo da autogobernua bermatzea, indartzea eta zabaltzea», erantsi du. Izan ere, Estatu mailan «birzentralizatzeko estrategia nagusitu» dela argi ikusten du Urkulluk, eta egoera honek «defentsa irmo eta sendoa eskatzen du». Mikel Legarda Arabako diputatugaiaren ustez, «gure garapen ekonomikoa eta gure ongizatea daude jokoan» esparru honetan. EAJri boza ematea «konfiantzaren alde bozkatzea da, estatus politikoaren alde bozkatzea, eta elkarrizketaren, elkar ulertzearen eta akordioaren alde bozkatzea». Aipatu biekin batera, Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak hartu zuen hitza. Urtebete honetan eginiko lana goraipat u zuen, «Araban aldaketa antzeman baita».