27 JUIN 2016 sokatira Goiherrik eta Gaztedik ez dute 600eko lehen jardunaldian ezer erabaki J.L. 600 kiloko Euskal Herriko Lur Gaineko Txapelketa hasi aurretik garbi zegoen txapela Goiherri eta Gaztediren artean egongo zela, eta aurreneko saioaren ostean ez da ezer aldatu eta horrelaxe izango dela argi eta garbi ikusi zen. Hori bai, txapela noiz erabakiko den jakitea askoz zailagoa izango da, lehen saioan berdinduta amaitu baitzuten Laukizko eta Erandioko lehen taldeek. Bi talde hauek gainerako guztiak mendean hartu zituzten eta euren arteko norgehiagoka berdinduta amaitu zuten, eta eguneko sailkapena ere parean amaitu zuten. Hirugarren postua, berriz, Gaztedi B taldearentzat izan zen. Laukizkoen bigarren taldeak aurreneko bi sailkatuekin galdu egin zuen, baina gainerako talde guztiak mendean hartu zituen. Goiherri B taldea sailkatu zen laugarren postuan, eta horiek aurreneko hiru sailkatuekin galdu, eta Akelarre, Mutriku eta Gaztedi B menderatu zituzten. Akelarre sailkatu zen bosgarren postuan. Mutriku eta Gaztedi C hartu zituen mendean, eta gainerako talde guztiekin galdu egin zuen. Atzetik, Mutriku geratu zen Gaztedi C taldeari bakarrik irabazita, eta Laukizkoen hirugarren taldeak itxi zuen sailkapena.