Jon LEUNDA
Berezkoak

Gonzalezek eman du aurreneko ezuste handia

Gonzalezek eman du Superprestigioko aurreneko ezustea, Gixandut 40 eta 36 mendean hartuta, atzo Donibane Garazin jokatu zen partidan. Bizkaitarrak saketik min handia egin zuen, guztira 16 lortu baitzituen, baina egoera larrietan buelta ematen ere badakiela erakutsi zuen. 32-36 galtzen zihoan, eta bazirudien dena erabakita zegoela, baina Gonzalezek 8-0ko partzial bat lortu eta garaipena eraman zuen.

1-0, 1-1, 11-4, 19-10, 22-17, 28-20, 28-28, 30-30, 31-31, 32-36, 36-36 eta 40-30 izan ziren partidako zenbakiak. Hurrengo kanporaketan Ximun Lanberten aurka jokatuko du.

Beste kanporaketan ez zen ezusterik izan, ez eta emoziorik ere, Ospitalek 40-10 irabazi baitzion Monzeri, 56 minutuan. Irabazlea hasieratik bukaerara nagusitu zen. 13-0, 15-2, 25-7, 34-8, 37-9 eta 40-10 erakutsi zituen markagailuak. Hurrengo norgehiagokan Ezkurra izango du aurrean.