19 DéC. 2016 Berezkoak Gonzalezek ezusteak ematen jarraitzeko aukera dauka Jon LEUNDA Berezkoen Superprestige txapelketan, final-laurdenetako bi kanporaketak jokatuko dira gaur Donibane Garaziko Garat trinketean, 16.00etan hasita, eta protagonista nagusia Mikel Gonzalez izango da. Bi ezuste emanda sartu da hemen berriztarra, eta bidea eginez jarraitu nahi du. Galtzeko ez du ezer bizkaitarrak, baina gaur Bilbao izango du aurrean eta bera da faborito. Beste kanporaketan, Waltari eta Ospital lehiatuko dira, eta partida hau ere oso erakargarria da. Alde batetik bigarren loraldian dagoen Waltari izango da, eta, bestean, ilusioa piztu duen Ospital gaztea. Azken hori Ezkurra kanpoan erraz utzita dator, eta Kubakoak lehen partida izango du. Hala ere, dirua alde izango du.