J.L.
errugbia

Itxaropenei eusteko, Avironek lau puntuak batu behar ditu

Avironek 15.00etan Castresen zelaian jokatuko du gaur. Lapurtarren egoera oso larria da, une honetan sailkapeneko azkeneko postuan baitago. Hala ere, mailari eusteko postuak zortzi puntura ditu, beraz bi partidatara.

Ipar Euskal Herrian taldeak batu egin behar direla berriro entzuten hasi denean, zuri-urdinek badakite puntuak batzen hasi beharra daukatela, eta launaka, gainera. Pasa den astean gertaturikoa larria izan zen, atsedenera aise irabaziz joan baitziren, eta bigarrengoan sekulako astindua hartu zuten. Castres sailkapeneko erdialdean dago, gora begira jarrita. Descottes izango da epailea.