GARA Euskal Herriko egunkaria
KLIK

Dena geldirik, errezorako


Bishwa Ijtema munduko bigarren pelegrinazio islamiko handiena da –Mekara egiten den Hajj-aren atzetik– eta urtero milioika musulman erakartzen ditu Tongira (Bangladesh), Turag ibaiaren aldamenera. Jaialdiak aurreneko asteburua du honakoa (ostiralekoa da lerroon gaineko argazkia), eta bigarrena hilaren 20tik 22ra artekoa izango da; hain justu, gaur zortzi burutuko dute Azken Otoitza deitzen diotena, jendetzarik handiena biltzen duen ekitaldia.STR | AFP PHOTO