GARA Euskal Herriko egunkaria
Tenisa

Muguruzak hiru set behar izan ditu Kayla Day estatubatuarra menderatzeko


Garbiñe Muguruza Indian Wells torneoko laugarren kanporaketan sartu da Kayla Day estatubatuarra hiru setetan menderatu eta gero: 3-6, 7-5 eta 6-2 bi ordu pasatxo iraun zituen partidan. Neurketa zail ipini zitzaion familia eibartarra duen tenislariari, aurreneko seta galdu ondoren. Baina sakea asko hobetu zuen hurrengo bietan, aurrenekoan sakea %56 aldiz sartzetik %81era eta %91ra igaro baitzen hurrengo bietan, eta lehiaketan aurrera egitea lortu du. Muguruzak, torneoko zazpigarren serieburuak, Elina Svitolina ukrainarraren aurka jokatuko du hurrengo kanporaketa, hamargarren serieburuaren kontra.

Bakio, «Futures 25.000»

Bakioko Open Kiroleta torneoa, ekainaren 24tik uztailaren 1era jokatuko dena, Futures 25.000 zirkuitura igoko da aurten. Estatu espainoleko bosgarren torneo garrantzitsuena izango da.