Bertsolaritzak Andoainen utzitako arrastoa, liburuan bildua

“Joxinixio, Pizkunde zapuztua” liburua eman du argitara Larramendi Kultur Bazkunak. Xabier Lasa historiagileak idatzi du. Batetik, Errepublikaren testuingurua azaltzen du Andoaingo euskalgintzaren ikuspegitik. Bestetik, 1937an faxistek Bilbon erail zuten Joxinixio Etxeberria Pizkundea kultur mugimenduko bertsolari eta ekintzailearen biografia irakur daiteke eta azkenik, XX. mendeko Andoaingo 60 bat bertsolariren biografia laburrak aurki daitezke Lasaren liburuan.