GARA Euskal Herriko egunkaria

Asteburuan bigarren fasea estreinatuko du Gipuzkoako Herriartekoak


Gipuzkoako Herriarteko Bertsolari Txapelketak bigarren fasea irekiko du asteburu honetan Zizurkil, Orio eta Alegian. Ostiralean, Karidadeko Benta eta Ereñotzu taldeak ariko dira 21.00etan, Zizurkil Goiko Plaza Etxeberri jatetxean eta, Orion, Sarri Nahi Genuen eta Habana Etorri Zaigu eta Si Mimimi Solen arteko norgehiagoka izango da, 22.30ean hasita, Salatxo tabernan.

Larunbatean, aldiz, Alegian izango da norgehiagoka: Zazpi Astoren Gainean eta Erniarraitz 1 taldeak lehiatuko dira 22.30ean, gaztetxean.

Bigarren fase honetan sartu dira baita ere 26+, Am...ona, Osinalde, Txingudi 2, Txinparta 1 eta Xenpelar taldeak.