GARA Euskal Herriko egunkaria
Erremontea

Urolako Txapelketa bihar hasiko da


Urolako Erremonte Txapelketa - Aceites Sandua Sari Nagusia atzo aurkeztu zuten Zestoako Bainuetxean. Lehiaketa bihar gauean hasiko da, Aizarnazabalen jokatuko diren bi finalerdiekin. Jaialdia 22.00etan hasiko da Uterga-Etxeberria III.a eta Segurola-Endika bikoen arteko partidarekin, eta ondoren neurtuko dira Urriza-Barrenetxea IV.a eta Etxeberria IV.a-Ion. Hirugarren posturako lehia eta finala 19an jokatuko dira Zestoan.