GARA Euskal Herriko egunkaria
KLIK

Sutea Ekialdeko Merkatuan


Managuako Ekialdeko Merkatuaren (Nikaraguako handiena eta Erdialdeko Amerikako handienetakoa) zati handi bat kiskalita geratu zen igandean, atzo oraindik argitzeke zeuden arrazoiengatik sua piztu ostean. Alkatetzako eledun batek jakinarazi zuenez, dozenaka izan ziren garrek irentsitako komertzioak, «baina zorionez ez da pertsonarik hil». Argazkian, merkatari bat ura jaurtiz suaren kontrako borrokan.Inti OCON | AFP PHOTO