17 MAI 2017 Irailaren 23an hasiko da Baigorrin Bertsolari Txapelketa Nagusia Irailaren 23an Baigorrin hasi eta abenduaren 17an BECen bukatu bitarteko bidea izango du aurtengo Bertsolari Txapelketa Nagusiak. Denera hamalau saio izango dira. GARA DONOSTIA Irailaren 23an hasiko da hamazazpigarren edizioa, Baigorrin, eta Barakaldoko BECen jokatuko den finalarekin bukatuko da, abenduaren 17an. Azken bi urteotan egin diren herrialdeetako txapelketetan eskuratu dute bertsolariek Txapelketa Nagusian parte hartzeko aukera. Horiez gain, duela lau urteko edizioan finalista izan zirenek ere zuzenean lortu zuten txartela. Berrogeita hiru bertsolarik eman dute izena: Agin Laburu, Aimar Karrika, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Alaia Martin, Amets Arzallus, Ander Lizarralde, Ander Fuentes Itturri, Arkaitz Oiartzabal Xamoa, Asier Otamendi, Beñat Gaztelumendi, Beñat Iguaran, Beñat Lizaso, Beñat Ugartetxea, Eneko Abasolo Abarkas, Eneko Lazkoz, Etxahun Lekue, Felix Zubia, Ibon Ajuriagojeaskoa, Igor Elortza, Iñaki Apalategi, Jon Maia, Jon Martin eta Jone Uria. Honako izenek osatzen dute zerrenda: Julio Soto, Maddalen Arzallus, Maialen Lujanbio, Mikel Artola, Miren Amuriza, Miren Artetxe, Nahikari Gabilondo, Nerea Elustondo, Nerea Ibarzabal, Odei Barroso, Oihana Bartra, Oihana Iguaran, Oihane Perea, Onintza Enbeita, Sustrai Colina, Unai Agirre, Unai Gaztelumendi, Xabat Galletebeitia eta Xabi Maia. Duela urtebete hasi zen Bertsozale Elkartea 17. edizio hori diseinatzen eta prestatzen. Aurkezpen ofiziala irailaren 12an egingo dute eta bertan emango dituzte txapelketari buruzko xehetasunak. Txapelketa Nagusiaren aurkezpen festa irailaren 20an egingo dute.