23 MAI 2017 Euskal Herriko Eskolarteko Jaia ekainaren 10ean egingo da Saran Euskal Herriko Eskolartekoa ekainaren 10ean izango da Sarako trinketean, 11.00etan. Arabatik Aroa Arrizubieta eta Aitor Ugalde; Gipuzkoatik Oihana Aran eta Jokin Irastortza; Nafarroatik Joanes Illarregi eta Xabat Illarregi; Nafarroa Beheretik Elixabet Etxandi eta Oiar Urreizti; Lapurditik Julene Etxeberri eta Irati Alcantarilla; eta Zuberoatik Haritz Capot izango dira kantari. Bazkalostean Odei Barroso eta Iñaki Viñaspre rap freestylean ariko dira. Bazkarirako txartelak eskuragai daude www.bertsosarrerak.eus atarian hilaren 29a arte.