GARA Euskal Herriko egunkaria

Ainara Azpiazu eta Paula Estevezen «Arraroa»-rentzat Etxepare saria


Ainara Azpiazu Aduriz eta Paula Estevez Del Diegok osatutako “Arraroa” album ilustratuari eman diote 2017ko Etxepare saria. Yolanda Arrietak, Maite Gurrutxagak eta Asun Agirianok osatutako epaimahaiak egileek haurrentzat egindako lan honetan hitza eta irudia «modu bikainean» elkartu izana goraipatu dute. «Testuaren bidez egoerak aurkeztu ahala, irudien bidez egoera horiek bizia hartzen dute, umorea lagun eta detaileei arreta jarrita. Hizkuntza biek originaltasuna, indarra eta askatasuna erakusten dute», nabarmendu dute.

Sarituek 5.000 euro jasoko dituzte eta albuma Pamielak argitaratuko du, 2017ko udazkenean.