Zabalik da Tene Mujika bekara lanak aurkezteko epea

Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak, Euskal Herriko historia hurbilaren ezagutza zabaltzeko eta gure literatura aberasteko asmoz, XII. Tene Mujika beka abiatu dute, 6.000 euroko diru-laguntza emango duena. Proiektuak abenduaren 11ra arte bidal daitezke artxiboa@deba.eus helbidera.