15 JUIL. 2017 sokatira Goiherrik denboraldiko hirugarren txapela lortzeko aukera dauka J.L. Erandioko Goiherri A taldeak irabaziko du ezeren okerrik ez dela gaur amaituko den 600 kiloko txapela. Lur Gaineko Txapelketan hirugarren txapela izango luke honekin, jokatutako guztiak, alegia. Gaur Bilboko Zorrotza auzoan jokatuko da azkeneko jardunaldia, 17.30ean hasita. Erandiokoek bi punturen aldea kentzen die Gaztediri, bere aurkari nagusiari. Gaur txapelik gabe geratzeko, berdeek oso lan txarra egin beharko lukete. Laugarren geratu, eta Gaztedik irabazi, edo bestela hirugarren geratu, Gaztedik irabazi, eta horrela sailkapenean berdinduta geratuko liratekenez, kitarakoa jokatu beharko lu- kete. Baina une honetan lehen biek gainerakoei kentzen dien aldea kontuan hartuta, ezinezkoa dirudi horrek. Beraz, ezuste handirren bat ematen ez bada, Goiherri izango da aurrena, eta Gaztedi A bigarren. Garbi dagoen beste postua azkenekoa da, eta hori Getxorentzat izango da. Orain arteko bi saioetan azkenak izan dira, eta hortik irteteko ia aukerark gabe geratu dira. Baina beste postuetarako emozioa soberan izango da. Hor arituko dira Gaztedi B, Goiherri B, Mutriku eta Akelarre podiunean sartzeko lehia horretan. Beraien artean aldeak txikiak dira. Aurreneko jardunaldian Gaztedi B izan zen hirugarrena, baina bigarrengoan azken bigarrena izan zen. Mutrikuk lortu zuen hirugarren postu hori pasa den astean. Berdinketak ere ugari izan ziren, eta gaurkoan ere tiraldi estuak izango dira. Hori ematen du orain artekoa ikusita. Behin 600ekoa amaituta, 560koa geratuko da aurtengo Euskal Herriko Txapelketa amaitzeko, eta maila hori ere hilabete honetan jokatuko da.