09 NOV. 2017 Erremontea Binakako Txapelketa gaur hasiko da Galarretan GARA Erremonteko 47. Binakako Txapelketa ofiziala gaur arratsaldean hasiko da Hernaniko Galarreta pilotalekuan. Aurreneko fasean ligaxka bat jokatuko dute bost bikote parte-hartzaileek, eta lehiari hasiera emango diotenak Urriza-Agirrezabala eta Matxin III.a-Ion dira. Javier Urriza kantxa gainean dagoen bakoitzean bezala, gaur ere bera izango da erritmoa markatuko duena, baina kontuan izan behar da aurreko larunbatean galdu egin zuela Endikarekin Zeberioren eta Barrenetxea IV.aren aurka. Ea gaur zer aurpegi eskaintzen duen.