GARA Euskal Herriko egunkaria
KLIK

Kurrilo dotorea tiroz hil dute


Aiako Harriko ehiza-lerroan gertatu da: kurriloa tirokatuta, hankak zisko eginda, topatu zuten astelehenean. Ordu gutxira hil zen. Interes bereziko espezie babestua izateak ez zuen libratu, hainbat belatz handi eta txiki, gabirai, mokozabal eta putreri gertatu zaien bezala. Eguzki taldeak Fiskaltzan salaketa jarriko du, eta honakoa galdetu dio tiratzaileari: «Zer argudiatuko du bere burua zuritzeko, kurriloa birigarro batekin nahastu zuela?».Jose HERRERO