13 JAN. 2018 Harri-jasotzea Lopetegik 100 kiloko zilindro zaharrarekin marka bat egin nahi du J.L. Mikel Lopetegik marka saiakera egingo du bihar, Aiako probalekuan, 18.00etan hasita. Zarauztar gazteak 100 kiloko zilindro zaharra erabiliko du, eta horretarako hiru minutuko txanda bakar bat izango du. Bere helburua 42 jasoaldiko langa gainditzea da. Oraindik oso gaztea da Lopetegi, baina maila ikaragarria du. Harri txikiekin oso dotorea da, eta gerora begira ere lan handiak egingo dituen horietakoa da, eta biharkoan ere marka handi bat egiteko asmoarekin plazaratuko da. Izeta II.aren eskolakoa da bera, eta maisua ere Izeta II.a izan da, kirol honek izan duen onenetakoa. Zaleak ere gogoz daude bera ikusteko, eta Mikelek ez du hutsik egin nahi: 42 jasoaldiko langa hori gainditu nahi du, eta gerora ere hobetzea erraza izango ez den marka handi horietako bat egin nahiko du. Mikel Lopetegi etxetik oso gertu arituko da, eta bere inguruko asko izango dira probalekuko harmailetan, zarauztarrari bultzada emateko asmoarekin.