04 FéV. 2018 BERGARA Elezkano-Rezusta liderrek ia inertzia hutsez irabazten dituzte partidak J.O. ELEZKANO-REZUSTA 22 IRRIBAR.-JAUNAREN. 19 Ez zen, inondik inora, txapelketan jokatu duten partidarik onena izan, bereziki etxean aritu zen Rezustaren partetik. Baina Elezkano II.ari eta Bergarako atzelariari dena irteten zaie azkenaldian eta bederatzigarren puntua, jarraian lortzen duten zortzigarrena, eskuratu zuten Irribarria eta Merinoren ordez aritu zen Jaunarenari irabazita. Erdira egindako sake motzekin min handia egin zion Irribarriak iaz bere bikotekide izan zen Rezustari, eta, hasieran, partidaren agintea urdinena izan zen. Txapelketako bere lehen partidan Juanarenak oso ondo erantzun zuen eta Irribarriak emaitzek diotena baino sasoi hobean dela erakutsi zuen. Hala ere, Elezkanok partidari eutsi ostean, Rezustak gora egin zuen eta garaipena eurena izan zen.