10 MAR. 2018 Txikiek biziraun dezaten, mugak azalera handiei Gipuzkoako ekialdean azalera handiko merkataritza guneek 180.000 metro koadro hartzen dituzte, eta kopurua bikoiztu egingo da laster, abian diren irekitze eta handitzeek aurrera eginez gero. EH Bilduk hausnarketa eskatu du, eta neurri zehatzak proposatu: Lurralde Plan Sektoriala onartu bitartean, 2004ko mugak berreskuratu eta moratoria aplikatzea gune handiak irekitzeko baimenak ukatuz. Auzoek bizirik jarraitzeko denda txikien garrantzia defendatu du. Dernière mise à jour : 10 MAR. 2018 - 09:55h Oihane LARRETXEA DONOSTIA Ez dira garai samurrak dendari txikientzat. Kontsumo eta bizi ohiturak aldatzen doazen neurrian egokitu beharrean ikusten dute euren burua, baina David eta Goliaten arteko borrokan bezala, desoreka nabaria da. Txikiak, ordea, ezin handia jan; baina bai alderantziz. Azken hamar urteetan, 557 denda txikik ateak behin betiko itxi dituzte Donostian, eta joera bertsua da Gipuzkoako beste eskualde eta herrietan. Ireki irekitzen dira, baina itxierak gehiago dira irekierak baino. Bereziki deigarria da herrialdeko ekialdean gertatzen ari dena. Donostialdea, Oarsoaldea eta Buruntzaldean dauden saltoki gune handiei beste batzuk gehituko zaizkie, eta daudenen artean, hainbatek zabalkuntza izango dute. Gaur egun, aipatutako eremuetan, 180.000 metro koadroko geruza hartzen dute merkataritza gune handiek. Txingudi, Lintzirin, Urbil, Garbera, Illunbe, Belartza… Hori gutxi ez eta mahai gainean daude hainbeste proiektu. Horren inguruan kezka handia agertu zuten atzo EH Bilduko hainbat hautetsik zein alkatek. Irun, Hondarribia, Errenteria, Lezo, Pasaia, Oiartzun, Donostia, Lasarte-Oria, Hernani, Andoain eta Usurbilekoak, zehazki. Beraien herrietan eta inguruetan daude aurreikusita gune berriak. Proiektu berri hauen azalera aintzat hartuz gero, bikoiztu egingo da epe laburrean saltoki handiek hartuko duten lur eremua. Orotara ia 400.000 metro koadro izango dira. Besteak beste, Zaldunbordako (Gaintxurizketa inguruan) outlet berria, 40.000 metro koadroko azalerarekin; Garberaren handitzea, Illunbe eta Belartza 2-ko gunea, orotara 100.000 metro koadro; Teresategi eta Michelin Lasarte-Orian, 37.000 metro koadro; hain justu, beste hainbeste izango da Urbilen handitzea. Donostia «de facto, korridore komertzial handia» bihurtuko dela ohartarazi du koalizio abertzaleak. Denda txikien itxierak eragin zuzena du auzoetan eta bizitokietan, guztietan. Hauen biziraupena ezinbestekotzat jo zuten herriak hil ez daitezen. «Ez ditugu lotarako auzoak nahi», ohartarazi zuten. Amaia Almirall Donostian EH Bilduko bozeramaileak onartu zuen hiriko dendari, kontsumo talde zein elkarteekin egiten dituzten bileretan helarazi ohi dietela bizi duten egoera larria. Hala, neurriak garaiz hartzea eskatu zuen. Proposamenak Salerosketak, gaur egun, hiru kanal nagusi ditu: Internet bera, azalera handiko saltokiak eta denda txikiak. «Bakoitzak bere tokia» izan dezakeela aitortuta, oreka ezinbestekotzat jo zuen Xabier Arregi Usurbileko alkateak, dagoeneko oreka nahiko ahula dela ohartaraziz. Hainbat proposamen egin zituen koalizioak gainerako alderdiei, bereziki EAJ eta PSEri, duten ardura instituzionalagatik. Lehenengoa, Lakua merkataritza gune handiei buruz egiten ari den plangintza berrian 2004an ezartzen ziren mugak berreskuratzea. Bestetik, moratoria eskatu dute eta, onartu bitartean, udalek ez dezatela inongo baimenik eman beste garapenik ahalbidetzeko. Aldi berean, alderdien artean eztabaida ireki eta diagnostikoa egin, ahalik eta akordio zabalena lortzeko. «EH Bildu koherentea izango da eta irizpideon arabera egiteko konpromisoa hartzen dugu», adierazi zuten hautetsiek. Azkenik, eztabaida Gasteizeko Parlamentuan sustatzeko asmoa ere azaldu zuen alderdiak. Marcha el día 18 en Donostia para no abrir en festivos La plataforma ‘Jaietan denok jai’ ha convocado para el próximo 18 de marzo, domingo, una manifestación en Donostia contra la liberalización de horarios comerciales y en favor del derecho al ocio y al descanso de trabajadoras y trabajadores. La marcha partirá del Boulevard a las 12.00. Los sindicatos ELA, LAB, CCOO y UGT, las organizaciones de consumidores EKA y EKE, y asociaciones vecinales de diferentes localidades consideran que «desde algunos sectores de nuestras instituciones desean utilizar el turismo para justificar un modelo que favorece solo a unos pocos: las direcciones y propietarios de grandes superficies». En este marco se produce el establecimiento de Zonas de Gran Afluencia Turística en Bilbo o la ampliación de las ya existentes en Donostia, por citar dos ejemplos. La plataforma llama la atención sobre la apertura de nuevos comercios del sector de alimentación que «optan por el modelo de apertura 365 días». GARA