GARA Euskal Herriko egunkaria
KLIK

Lur azpiko korrikaldia


UnderRun Metro Bilbao lasterketa kuriosoa egin zuten 200 korrikalarik igandetik atzorako gauean: Moyuako geltokitik Ansiokorainoko ibilbidea osatu zuten, 7.824 metro guztira. Tartean, Indautxu, San Mames, Deustu, Sarriko, San Inazio eta Gurutzetako geltokietatik igaro ziren. Segurtasun arrazoiengatik, hogeinaka egin zituzten irteerak eta taldeetako bakoitzean pertsona ezagun bat joan zen (irudian, Carlos Gurpegi futbolari ohia).Marisol RAMIREZ | FOKU