04 AVR. 2018 Aizkora Elorriagaren marka ontzeko prest dagoela erakutsi du Arkaitz Jauregik Jon LEUNDA Jauregik ez zuen ondu Elorriagaren 1995eko marka. Elorriagak kanako enborra ebaki eta Izazpi mendira joan eta etorria egiten 56 minutu eta 38 segundo eman zituen. Gauza bera egiten Jauregik lau minutu gehiago behar izan zituen. Ondu izan balu ere ez zen ofiziala izango, horrela erabaki baitzuen antolakuntzak, izan den negua kontuan hartuta baldintzak betetzen ez zirelako betetzen. «Enborra oso txarra izan nuen, eta hor galdu nuen denbora. Mendi itzulian, berak baino denbora hobea egin nuen. Ahalik eta azkarren egin nahi dut saiakera», esan zuen Jauregik.