GARA Euskal Herriko egunkaria
KLIK

Garagardo artisauen eremua


Euskal Herrian dagoen aukera zabala eta kalitate altua erakustea helburu, Beertoki garagardo artisauen azokaren edizio berria izan zen atzo Villabona-Amasan. Hogei bat ekoizleren produktuak ezagutzeko eta dastatzeko aukera izan zuten herriko pilotaleku estalira hurbildu zirenak. 11.00etatik 23.00etara garagardo artisauen eremu bilakatu zen. Gau partean kontzertuak ere izan ziren herriko hainbat tabernetan. Gorka RUBIO | FOKU