GARA Euskal Herriko egunkaria
sokatira

Gaztedi A izan da Lur Gaineko Txapelketako lehen saioko talderik onena


Gaztedi A izan da onena Euskal Herriko Lur Gaineko 680ko lehen jardunaldian. Laukizko taldea nagusi izan zen, jokatutako tiraldi guztiak irabazi ostean. Oraindik beste saio bat jokatu beharko da maila honetan txapelduna erabaki ahal izateko, baina aurretik ikusten zen moduan, txapela horien eta Goiherriren artean egongo da.

Erandiokoak geratu ziren bigarren postuan. Gaztedirekin galdu egin zuten, baina gainerako taldeak mendean hartu zituzten. Lehia handiagoa izan zen hirugarren posturako, baina hor Gaztedi B sailkatu zen. Laukizkoen bigarren taldeak lehen bi sailkatuekin eta Mutrikurekin berdindu egin zuen. Gainerakoak menderatu zituen.

Mutrikuk eskuratu zuen laugarren postua. Gipuzkoarrek galdu egin zituzten bi tiraldiak Goiherrirekin, baita Gaztedi A taldearekin ere. Gaztedi B eta Getxorekin, berriz, berdindu egin zuen, eta Akelarre eta Gaztedi C izan ziren mendean hartu zituenak. 

Atzetik, Getxo; Mutrikurekin berdindu eta Akelarreri eta Gaztedi C taldeei irabazi ostean bosgarren sailkatu zen. Akelarrek, Gaztedi C taldeari irabazi zion, eta Laukizko hirugarren taldeak denak galdu zituen.