GARA Euskal Herriko egunkaria
GUTUNAK

Claudia Cardinaleren atzetik


Maitasunari eta feminitateari buruzko poesia ezin ahaztuzkoak dira, poetak maitaleari idatzitako gutunak edo otoitzak ezin ditut ahaztu; maitasunezko ekintzaren durunda-hotsa eta horren ondorengo samintasunak egunerokotasuna eta emakumearen ahultzea eta aldi berean gizonaren gainetik dagoela adierazten dute euren hitzek.

Mazedoniako hego-ekialdeko Bitola hirira etorri da olerkari hau beste hitzak erakarririk, eta idazleen egoitzan aste batzuk iragaiteko helburuarekin. Hemen dago maitasun garbia, oinarrizkoa, eta iraganera kondenatua; sortaldeko hiri gordin eta latza da, musikaren alaitasunak eta arropa zikinak inguratzen dutena. Maitasun-protestaren ondoren, makurtua diskurtso umilean eguneroko hitzak erabiliz.

Eta hara non, bat-batean, hiriaren erdian kultur etxea eta antzokia neoizko argiz eta alfonbra gorriz apaintzen dutela ikusten dudan. Ekialdeko hiri zikina glamourrez estaltzen da, eta lehenago zeuden eraikin vintageak modernotzen dira: Claudia Cardinale Special Golden saria jasotzera dator!

Bere laurogei urte baikorrekin eta urteek ongi jarri dizkioten zimur guztiekin iazko bere azken filma aurkeztu zuen atzo Bitola hego-ekialdeko antzokiko areto nagusian: “Nobili bugie”, «nobleek gezurra diote» alegia. Komedia italiar ero samar eta arin bat... azken batean bizitzan ezer ezin da aurrez ikusi, eta segurua den gauza bakarra heriotza da; beraz, Cardinale-ren izarraren arrastoari jarraitzea erabaki dut, ez garai bateko sex- symbol hura oroituz, baizik eta bere apaltasunaren handitasuna miretsiz.