NAIZ

Txaber Altubek irabazi du Zornotzako bertso saioa

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren kanporaketa jokatu zen atzo Zornotzan. Txaber Altube Sarrionandia abadiñarrak lortu zuen puntu gehien (478) eta lehenengo postuan geldituz finalaurrekoetarako txartela eskuratu zuen. Haren atzetik gelditu ziren bere lehiakideak: Ander Elortegi Garatea (472), Unai Mendiburu Valor (466), Ander Ucelay Aristi (477), Inazio Vidal Gurrutxaga (519,5) eta Aitor Esteban Etxebarria (418).