GARA Euskal Herriko egunkaria
KLIK

Truchuelotarren soa Andoaini


“Andoain, Truchuelo anaien objektiboa” erakusketak astebete darama zabalik eta, irudian ikus daitekeenez, herritar frankoren interesa piztu du. Emilio eta Ramon Truchuelok iaz beren argazki-funtsa (50eko hamarkadatik 90ekora doana) eman zioten doan Udalari eta, negatibo multzo handia antolatu, hautatu eta digitalizatu ostean, erakusketa prestatu du udal artxiboak Bastero kulturgunean. Abenduaren 29ra arte egongo da zabalik.Andoni CANELLADA | FOKU