11 DéC. 2018 KLIK Minak jan, minetan bainatuz Tontakeria ematen du, eta askorentzat halaxe izango da, baina Txinan gero eta ugalduago daude piperminak jateko lehiaketak. Argazkiko hau igandean Wentang-en jokatu zen (Yichun hiria, Jiangxi erdialdeko probintzian), herri hori sonatu egin duten iturri termaletan. Ur preziatu horretan ehunka piper min sartu zituzten, parte-hartzaileak bertan murgildu ziren eta lehiari ekin zioten, sutsu: 20 irensteko gai izan zen irabazlea minutuan.STR | AFP PHOTO