27 DéC. 2018 KLIK Opariak txikizioaren erdian Hil honen hasieran urtea bete zen Estatu Islamikoak Mosuletik hanka egin zuenetik, hiru urte luzeko gerraren ostean. Irakeko bigarren hiri handienak, hala ere, txikizioaren adibide ezin hobea izaten jarraitzen du urtebete igaro eta gero: hondamendia sekulakoa da eta, jihadistek alde eginagatik, atentatuek ez dute etenik. Eta horren guztiaren erdian, hala moduz izanagatik ere, eguneroko martxari eusten ahalegintzen dira mosuldarrak.Ahmad AL-RUBAYE | AFP