Datorren asteburuan hasiko da Bizkaiko Taldekako Bertso Txapelketa

Otsailaren 24an hasiko da Bizkaiko Taldekako Bertso Txapelketa, Algortan. Tronperrieta, Tosu Bizirik eta Anubix! taldeak arituko dira Patxeko tabernan (17.00),Villamonte tabernan (18.00) eta Saniko tabernan (19.00). Hurrengo saioak Leioan, Portugaleten, Errigoitin, Gernika-Lumon, Markina-Xemeinen eta Igorren izango dira. Finala maiatzaren 25ean jokatuko da, Bizkaiko eskolarteko finalarekin batera. Guztira 21 taldek hartuko dute parte lehiaketa honetan.